Oh my walk!

Oh My Walk! berriki martxan jarri den enpresa da. Donostiatik zehar paseoak eskaintzen dituzte bertatik, hiriaren alde ezezagunena erakutsiko dizkigutenak. Oh My Walk! desberdina da; bertan bisitatu eta kontatzen direnak ez dira ohiko tour turistikoetan erakusten. Sakonago murgilduko gaituzte hirian, bertako misterio, pekuliaritate eta istorio berezienak lehen pertsonan ezagutu ditzagun. Hauxe dela eta, ohikoa ez den identitate korporatiboa sortu dugu enpresarentzat, oina errepresentatu beharrean zapaltzen dugun lurra irudikatuz. Donostiako hain esanguratsua den baldosan inspiratuta sortu dugu logotipoa.

Gainera, Oh my walk!-ek hiru hilabetero tour tematiko berria jarriko du martxan. Hauxe dela eta, 18 ilustrazioz osaturiko ikono sorta diseinatu dugu hiriaren aurpegi ezberdinak erakusten dituztenak. Beraien artean konbinatzen dira ikono hauek, logotipo printzipalari batuta edota bestelako patroiak sortuz. Marka dinamizatzeaz gain, sortutako material korporatibo guztia diseinatzeko ere balio izan dute..

– Bezeroa: Oh my walk!
– Webgunea: ohmywalk.com

Date:
Gora