Xabier Lete. Gipuzkoa Kultura

Gipuzkoako diputazioak Xabier Lete poetaren artxibo literarioa eskuratu du berriki. Bere parte dira Oiartzundarraren testu originalak, material grafikoa eta bestelako artelanak. Hauxe dela eta, Gipuzkoako kultura, turismo eta kirol sailak aurkezpen ekitaldia antolatu zuen Victoria Eugenia jauregian.

Ekitaldi hartarako gonbidapena diseinatzeko aukera izan dugu guk Leteren bertso ezagunenetariko batean inspiraturiko tarjetoia sortuz. 70. hamarkadan nabarmena zen Euskal diseinuan inspiraturik eta ‘Sinisten dut’-en testu originala plasmatuz, zuhaitz eta sustraiez ornituriko diseinua landu dugu.

– Bezeroa: Gipuzkoako kultura saila
– Webgunea: gipuzkoakultura.eus

Date:
Gora