Hementxe aurkezten dugu Gipuzkoako Piraguismo Federazioaren webgune berriaren proposamena.
Hiru orri printzipalen proposamen estetikoa landu dugu, estiloa eta diseinua transmititu ahal izateko. Hasiera orria, Eskola Kirola eta Albiste baten maketazioarekin, webgune osorako planteatutako erabakiak irudikat nahi izan ditugu.
Diseinuaren ardatza, ikusentzuneko elementuak dira. Argazkiak eta bideoak dute protagonismo handiena. Izan ere, hasiera orriko lehen Slide nagusian, bideoa erabiltzeko proposamena egiten dugu, inpatu indartsua eragiteko.
Estilo aldetik, Surf eta Itsaso kirolen estetikan oinarritu gara, baina buelta txiki bat eman diogu. Gris iluna eta tonu argiak (txuria eta beige argia) erabili ditugu, hori fluor batekin kontrastatuta. Konbinazio moderno honekin, ohikoak diren «urdin eta berde» etatik aldentzen gara, emaitza finago bat lortuz.
Orokorrean, elementu gutxi erabiltzen ditugu, garbitasuna mantentzeko. Argazki + testu binomiarekin jolasten da sekzio gehienetan, bestelako piezarik gabe. Hala ere, momentu zehatzetan, lagungarri izan daitezken ikonoak ere diseinatu ditugu.
Hasiera orriko slide nagusia
Slide nagusi honetan, fondoan, bideo bat erabiltzea planteatzen dugu, eta gainean bai logotipoa, baita esteka nagusi batzuk erakustea. Adibidez, azken albisteetara esteka zuzena eta txapelketa/emaitzetara. Esteka hauek Slide moduan aldatzen joango dira (hau da, segundu batzuk pasata, Azken Albisteen esteka pasatu, eta Txapelketa/emaitzena agertuko litzateke.
Fondoko bideoa edozein izan daiteke, baina estetika aldetik eta formatu aldetik egokia iruditzen zaigu hauxe (Egik klik bideoa ikusteko). Librea da, beraz, arazo gabe erabili genezake.


Menu nagusia
Menu nagusian ere elementu interaktiboak erabili ditzakegu. Adibidez, argazkiko ereduan ikusi daitekeen bezala, ikonoen bitartez kategoriak ezberdindu ditzakegu. Bestalde, Bazkidetzara zuzenduko duen botoia ere nabarmendu nahi izan dugu, helburu garrantzitsua duen atala baita.
Txapelketen taulak
Txapelketen taulak ahalik eta praktikoenak izan daitezen pentsatu ditugu. Kategoria bakoitzean azken txapelketen erregistroa agertuko da, bai pasatako txapelketena, baita gertatzeko diren txapelketak ere. Taulak duen ezaugarri interesgarrienetako bat, goialdean dauden «filtroak» dira. Modu oso errazean manipulatu dezakegu taula dataren arabera, modalitatetaren arabera edo udalerriaren arabera filtratzeko. Soilik nahi ditugun erreferentziak erakutsiko dira orduan. Honela, istorikoa gordetzeko modu erraza lortu dugu.
Honez gain, taularen kudeaketa ahalik eta errezena egitea lortu dugu, webguneko editorearentzat pare bat klik-eko kontua izan dadin.