Oraingoan zortea izan dugu Bartzelonan jaio den proiektu berri batean parte hartu ahal izateko. Yoguic online plataforma bat da, yogaren munduarekin lotutako ezagutzak ikasi edo irakatsi nahi dituzten pertsonei zuzendutako komunitatea.
Horretarako, ideia honekin bat datorren marka bat sortu dugu, gure dibertsitatea eta indibidualitatea goraipatzen dituena. O letrak, hizkuntza ezberdinetan hainbat azentu ditu, oso moldagarria da. Eta hauxe bera erabili nahi izan dugu gure markan. Beraz, 11 sinboloz osatutako logotipoa dugu; hauen batuketak zirkulu bat osatzen dute; energiaren arintasuna transmititzeko forma unibertsala.
Marka dinamikoa sortu dugu Yòguic-entzat, konbinazio infinituak egiteko aukera ematen duena. Kolorearen zein sinboloetatik abiatuta sortzen diren patroien bidez, proposamen hau egoera ezberdinetara egokitzen da, une bakoitzean eraldatuz.
– Bezeroa: Yòguic
– Webgunea: yoguic.com