Deusto Business School-en programak

Deusto Business Schoolek ehun bat urte daramatza enpresa-esparruarekin lotutako prestakuntza globala, integrala eta praktikoa eskaintzen. Euren programen liburuxkak eguneratzeko beharraren aurrean, identitate bisual modernoago bat garatu dugu, DBS-ren prestakuntza-eskaintzaren prestigioarekin eta kalitatearekin bat datorrena. Konposizio aldakorrago batekin eta edukietara egokitua, beige tonuen berotasunarekin jolastu dugu, argazkiaren presentzia handiagoarekin, eta programa bakoitzerako ikono eta tonalitate espezifiko bat definituz.

– Bezeroa: Deusto Business School

Category:
Date:
Gora