Zabala Innovation

Zabala Innovation-ekin lankidetzan aritzeko aukera izan dugu lehen aldiz. Zabala, berrikuntzaren kudeaketan eta I+G proiektuen zein dirulaguntzen kudeaketa integralean nazioarteko erreferente den aholkularitza-enpresa da.

Bere urteko txostenaren edizio berriaren diseinua eta maketazioa landu ditugu: Radar 2026. Enpresaren nortasun korporatibotik abiatuta, markaren kodeekin lerrokatutako proposamen bisual bat garatu dugu, non urdinak eta magentak protagonismo nabarmena hartzen duten. Kolore hauek, zuriaren kontrastean, argitalpen koherentea, eguneratua eta irakurterraza osatzen dute.

Irudien tratamendua zein ikonografiaren garapena neurrira sortu dira, koherentzia bisuala indartuz eta diseinu osoari izaera bereizgarria emanez.

– Bezeroa: Zabala Innovation

– Webgunea: zabala.es

Date:
Gora

Kolaboratu dezagun

Gure gunean zehar nabigatzen ibili ondoren ikusitakoa gustatu bazaizu, jar zaitez gurekin harremanetan, zu laguntzeko desiatzen gaude!