Pausa Arkitektura

Arkitekturaren sektorean hainbat urtez lanean ibili ondoren, ibilbide propio eta pertsonal batean murgildu dira Pausakoak. Proiektu honen parte izan gara gu, identitate bisuala diseinatuz. Minimalismoa eta txuri-beltza ardatz hartuta, marra zuzen eta kurboak nahasten dira logotipo tipografikoa osatzeko. Bestalde, U sinboloa bilakatu da markaren elementu bereizgarria, pausa keinuaren isla eta gainontzeko letren zuzentasuna apurtzen duena. Sinbolo honek mugimendurako hainbat aukera eskaini dizkigu, eta gainontzeko euskarriak diseinatzeko aproposa izan da.

– Bezeroa: Pausa Arkitektura

Date:
Gora