Orburu k, proposamen gastronomiko desberdina dakar donostiara, tokiko eta sasoiko landare-produktuetan oinarritutako menu bikaina. Gure proposamenak balio zein bikaintasun hori islatu nahi izan du eta, Donostiara eramaten gaituen tipografia sendo batean oinarritutako logotipoa diseinatu dugu. Orburuari berari gogorarazten digun puntatxoak ere islatu ditugu tipografia nagusian, organikotasuna emanez. Marka, orburuari gogorarazten digun sinbolo linealarekin borobildu dugu. Honek, sigilu bezala funtzionatu dezake, bai logotipo nagusiarekin, edo baita euskarri bezala ere. Markaren parte dira, baita ere, ‘vintage’ kutsua duten collage batzuk ere, ‘buruarekin jatera’ gonbidatzen gaituztenak. Logotipoaren aire zuzenaren kontraste dira, ukitu lotsagabe eta gazteago bat emanez.
– Bezeroa: Orburu