Lur Kolektiboa. Zinemaldia 2017

Gure azken proiektuetako bat aurkezten dizuegu.
Lur artisau elkarteak Donostiako Zinemaldian antolatutako aurtengo azokaren irudia duzue hau.

Proposamen hau, artisautza eta zinemaren sustraien miaketa bat litzateke. Diseinu honetan, artisautza sortzen duten eskuak dira protagonista nagusiak, aukeratutako kontraste eta formen poderioz. Bestalde, hatzen kurbek, begi bat sortzen dute, zinemaren sinbolu gisa.
Era honetan, Zinemaldiari keinu bat egiten diogu, artisautzari garrantzirik kendu gabe.
Textura eta itzalekin ere jolastu dugu irudiak indartzeko.

Diseinu hau, artisautza karteletan beti erabili oi diren elementuetatik at geratzen da, lehenego begirada inpaktante bar sortuz.

– Bezeroa: Lur Kolektiboa
– Webgunea: lurkolektiboa.org

Date:
Gora