Ereintza Eskulangintza Azoka

Aurten, lehenengo aldiz, Errenteriako Ereintza artisautza azokaren 39. edizioan hartu dugu parte, ekitaldiko kartelaren irudia diseinatu dugularik.

Indar bisualez beteriko diseinu alai honetan gaur egungo artisautza modernoa islatu nahi izan dugu. Emaitza, eskuz eginiko produktu sorten ilustrazioak, patroi gisa antolaturik eta kolore bizien eta zuri-beltzaren arteko kontrastean oinarritua.

Kartelaz gain, triptikoa ere diseinatu dugu.

– Bezeroa: Ereintza Eskulangintza Azoka
– Webgunea: ereintza.com/es

Date:
Gora