Donostia Dantzan

Beste behin, TikTarako mutilekin kolaboratzeko aukera izan dugu. Oraingoan, Donostian ospatuko den Donostia Dantzan ekitaldirako lan egin dugu. TikTarakoek musika zabalduko dute Gipuzkoako kapitalean, hiritik zehar kantatuz eta probintziako hainbat akademiatako dantzarien laguntzaz, hiritarren artean saltsa, musika orientala, funky-a eta balleta dantzatzeko grina zabalduz.

Gure lana ekitaldirako irudia sortzea izan da. Jaia, dantza eta poztasuna transmititzeko helburuarekin, ilustrazio dibertigarria diseinatu dugu, beste 10 pertsonaiekin osatzen den kontzeptua landuz. Bizitasuna koloreek dakartzate, elektrikoak eta indarrez beteak. Ondorioz, irudi freskoa sortu dugu, modernoa eta edozein euskarritan erabili daitekeena.

– Bezeroa: TikTara
– Webgunea: tiktara.com

Date:
Gora