Aldapeko Basque Latin Jazz

Aldapeko Basque Latin Jazz bandarekin kolaboratu dugu bere bigarren musika lanerako. Pieza bakar batean bi proiektu musikal independente diseinatzea zen erronka. Horretarako, hiru gorputzeko digipack batean oinarritu gara. Barnealdean, hegal bakoitzak obra baten portada ilustratzen du: Irigoienetik ezkerrean eta Plazara eskuinean. Digipack-aren kanpoko aldean, bi diseinuak bateratu egiten dira, Irigoienetik Plazara izeneko pieza berri bat osatuz, lan bakoitzaren izaera sinplifikatzen duena: euskal musika tradizionala, erritmo latinoekin uztartua, Euskal Herriko plazak dantzan jartzeko asmoz.

Azken emaitza diseinu garbia da, non tradizionala eta modernoa bateratzen diren.

– Bezeroa: Aldapeko Basque Latin Jazz

 
Date:
Gora