TINTÁCORA OREKA DA

Hasteko, bi gara, neska eta mutila; hauxe beti da lagungarri balantza kontuetan. Diseinu grafikoa, web diseinua eta komunikazioa lantzen ditugun estudio gaztea gara, Gipuzkoan zehar mugitzen dena. Eta oreka garela diogu guztiz ezberdinak garelako. Alde batetik Iñaki daukagu, Eibartarra betidanik, Bilbon ikasitako marketing eta publizitate ezagupenak proiektu guztien funts bihurtzeko obsesioa duena. Laurak berriz ikuspuntu artistikoago batetik lantzen ditu proiektuak. Oriotarra da, baina baita Argentinakoa, Bartzelonakoa (bertan ikasi zituen arte ederrak) eta baita Zarauztarra ere. Munduarena dela esan dezakegu.

Ezberdinak izateak, ordea, funtzionatzen du. Oreka kontua. Bakoizak duen onena hartu eta proiektuetan aplikatzen ditugu. Zu eta zure behearra zarete abiapuntu, berdin da handia edo txikia zaren. Solasaldi batekin hasten gara ikuspuntu ezberdinak eztabaidatuz (kafe on batekin, beti), eta estrategiak planteatzen ditugu. Zergaitia lehenbizi, prozedura ondoren.

 

TINTÁCORAN…

Diseinu grafikoa lantzen dugu

Diseinu on batek saltzen laguntzen du eta bezeroa konbentzitzeko tresna da. Bisita txartelak, papelería, logotipoak, flyerrak, diptikoak, triptikoak, katalogoak, aldizkariak, kartelak, seinaletika, maketazioa… Zure marka edozein euskarritan aplikatzen dugu.

 

Mota guztietako webguneak egiten ditugu

Webgune txiki bat, portfolio bat, bloga, eduki kudeatzailea, katalogo birtuala, denda online… Euskarri mugikorretara egokitzen ditugu eta dena prestu uzten dugu bilatzaileetan ondo posizionatu daitezen. Egon behar dela argi dago, beraz egon gaitezen ondo!

 

Ikusi zaitzaten lagunduko dizugu

Batzutan gogoeta prozesu bat ezinbestekoa izaten da: Zein puntutan aurkitzen naiz eta nora nahi dut heldu? Marketing online, publizitatea, sare sozialak, bilatzaileetan posizionamendua… landu behar diren kontzeptuak dira konpetentziatik gailentzeko.

 

Identitate eta markak diseinatzen ditugu

Ikerketan oinarritzen gara nor zaren eta nork ezagutu behar zaituen ezagutzeko eta dena hankaz gora jartzen dugu substantziala denarekin geldutu arte. Esentzia hori logotipo, filosofía, ohitura eta mezu bilakatzen ditugu.

Animatzen dugu

Honekin ez dugu esan nahi umore onez jarriko zaitugunik (hala ere, honetan ere trebeak gara). Bideo korporatiboak, motion graphics, animazioak… lantzen ditugu. Irudi batek istorio osoa kontatzen badu, zer esanik ez bideo batek!

Behar duzunean aholkatuko zaitugu

 Kontaiguzu zein den zure proiektua, zein ideia dauzkazun buruan bueltaka. Gureak ere ematea gustatuko litzaiguke! Bidaliguzu mezu bat!. Zure testuingurura moldatuko gara neurrira egindako zerbitzua eskainiz.

 


Loading

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, haga click en el enlace para mayor información. ACEPTAR

Aviso de cookies